Datorren ostiralean, azaroak 29, 19:00etatik aurrera, egileen bisita gidatuarekin batera, Beraiek, geu erakusketa zabalduko dugu, Amarika aretoan.
Beraiek, geu emakumeen arteko lankidetzan egindako ikerketa eta sorkuntza artistikoko proiektua da, Rocio Buenok gidatua. Bertan 13 euskal argazkilari garaikide elkarrizketan aritu dira buruz buru Euskal Herriarekin lotura duten 13 artista bisual historiko eta erreferentek egindako arte-lanekin.
Parte hartzaileak: Ainhoa Iza, Ana García Hermoso, Ana Padró, Belén Urutxurtu, Charo Ramírez, Elena Mediavilla, Lorea Morlesín, Marta C. Dehesa, Mary Zurbano Gauna, María José Zamora, Rakel Rivera Hernando, Silvia Díez Menéndez eta Tania Barrenetxea.
Laguntzaileak: Isabel Mellén, Artefacto, Digital Apply Errotuluak, Leire Macazaga, Ukume Web & Design, Textilfy, Angel Sosa, Itziar Ruiz de Erentxun eta Rocío López.
Eskerrak: Artium Museoko Dokumentazio Zentroa, San Telmo Museoa, Isabel Azkárate, Mari Puri Herrero, Malús Arbide, Pilar Albajar, Rodrigo Muñoz Avia, Esther Ferrer, Menchu Gal Fundazioa, Carolina Díaz Amunarriz, María Silvestre Marco eta José Ramón Gómez.
2024-XI-11tik 2025-II-02ra arte
Amarika Aretoa, Vitoria-Gasteiz